Dokumentuaren akzioak
Sardinia: Issohadores eta Mamuthones
Sardiniako Mamoiada herrian urtarrilaren 17an, San Anton egunez Issohadores eta Mamuthones izeneko mozorroek agerraldia egiten dute herriko kaleetan. Issohadoreek maskara zuria eta kasaka gorria daramate jantzita, eta sokazko lazoekin herriko gazteak harrapatzen dituzte. Mamuthoneak maskara beltza, ardi-larruak eta joareak daramatzate. Nafarroako eta beste hainbat herritako joaldunen tankera dute Mamuthoneek, belztasunak ematen dien itxura beldurgarriaz gain, eta beste herrialdeetako joaldunak bezala dantzatzen dituzten joareak, erritmo berezi eta propioarekin bada ere. Inauterietako igandean eta asteartean ere egiten dute kalejira. Issohadores eta Mamuthones, Sardiniako Turismo Bulegoa.
Etiketak
- mamuthones
- joareak
- san-anton
- tokian-tokikoa
- joaldunak
- inauteriak
- tradizionala
- sardinia
- mamoiada
- europa
- issohadores
Dokumentuaren akzioak