Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak

Muskildi: maskaradak 2018 branletik jauztea

Godaletak du fama, baina dantzarien erronka handiena branletik jauztea da. Horixe dute aitzindariek bakarka dantzatu beharreko pieza luzeena, eta bertan erakusten dituzte puntu berezienak. Branlea dantzatu ondoren erakusten dituzte euren abileziak  banan-banan. Muskildiko aitzindariek dantzatutako branletik jauztea duzue irudietan. Muskildiko gazteek herrian bertan hasi zituzten inauteriak hilaren 7an, ordukoak dira irudi hauek. Zuberoako maskaradek hirugarren agerraldia egingo dute igande honetan Atharratzen. Datozen hilabeteetan Zuberoako beste hamairu herri bisitatuko dituzte. Irudiak: Eire Vila. Muskildi, Muskildiko maskaradak, branletik jauztea, 2018-01-07.

Dokumentuaren akzioak