Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak

Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 gabota

Gabota bi lerrotan ere eman izan da, baina Jean Michel Guilcherrek gabotei buruz jasotako testigantza gehienetan borobila da forma koreografiko nagusia. Lerrokatuta dantza egiteko moduak antzokietarako egokitzapenean du bere jatorria. Luis XVI.a Frantziakoaren garaian oso ezaguna egin zen eta suite barrokoetan sarri erabiltzen zen. Atharratzen dantzatutako gabota honetako dantzariak honakoak dira: Entseinaria: Marina Butturini. Zamaltzaina: Antton Aranzet. Txerreroak: Kati Etxebarne eta Sarah Baudry. Gatuzainak: Maritxu Olestiarte. Kantiniersak: Teja Laborde eta Cécile Berzetxe. Atharratze-Alozeko maskaradetako lehen agerraldi-egunean aitzindariek dantzatutako gabota ikus dezakegu bideo honetan. Borobilean dantzatu dute, gehienetan egin ohi den moduan. Irudiak: Aritz Ibañez. Atharratze-Alozeko maskaradak, gabota, 2022-01-16.

 

 

Dokumentuaren akzioak