Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak

Uztaritze: Kaskarotak 2023

Barne prozesu baten ondoren emakumeak Uztaritzeko (Lapurdi) kaskarotetan atera dira. Hiru astetan ospatzen dituzte inauteriak Uztaritzen eta gu Heraitze auzora gerturatu gara kaskarotengana. Maritxu Goienetxe Errobiko kaskarotak elkarteko lehendakariak azaldu dizkigu emakumeak inauterietan parte hartzeko eman dituzten urratsak. Errobiko kaskaroten elkartea hainbat azpi taldez osaturik dago, horien aretan da Izartxo dantza taldea eta eskola. Orain arte mutikoek bakarrik ikasi izan dituzte kaskaroten dantzak. Behin elkartean emakumeek kaskarotetan parte hartzeko erabakia hartuta, mutil gazteak aritu dira euren adineko neskei irakasten, hala azaldu digu Luxi Garatek. Martxak, xinple, marmutx, makila-txiki eta makila-handi dantzak egin ohi dituzte kaskarotek eta aurten, ohiko dantza horiez gain, maskaberri dantza sortu dute. Aitor Uhaldek ikusten du mutilek dantza baztertzen dutela adin batetik aurrera, baina argi du kaskarotak mutilak dantzan eusteko gakoa direla. Bestalde, kaskaroten dinamikari esker gazteak euskarara hurbiltzen direla dio. Irudiak: Amaiur Aristi. Inauteriak, kaskarotak, Heraitze auzoa, Uztaritze, 2023-02-12.

Dokumentuaren akzioak