Igor Moiseyev Balleta entseatzen

2017/02/20

Igor Moiseyev Balletaren entsegu bateko hainbat une ikus litezke irudiotan. SESBen barruan, mundu mailan titulu akademikoa jaso zuen lehen folklore balleta izan zen Moiseyevena, eta bere lanak mundu osoko folklorean izan zuen eragina, baita euskal dantzetan ere. Ballet klasikoan hezi arren, dantza tradizionaletako doinuak, janzkerak eta oinarrizko osagai koreografikoak bilduta, lan ikusgarriak eta akrobatikoak egiteagatik nabarmendu zen. Hala, bere errepertorioa Sobietar Batasuna osatu zuten herrialdeetako dantzen bildumekin eta suiteekin osatzen da. Igor Moiseyev Balleta, entsegua. 



Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu