Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aurtzaka Goierriko dantzen inguruan

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka Goierriko dantzen inguruan

2020/12/17 08:34

Azken urteetan Goierriko dantzen inguruan egindako ikerketa, moldaketa eta sormen lana erakutsi dute Aurtzaka dantza taldeko kideek. Arreta transmisioan jarrita, dantzak duen ondare izaeraz aritu da Mikel Sarriegi, Aitor Furundarena soinujolearen eta Aurtzakako gainerako dantzariekin batera. Igartzako ezpata-dantzako kapitainen dantza, ezpata-dantzako segizioaren hasieran zaldikoek dantzatzen duten zortzikoa, txipiritona doinu zahar moduan eta Ataungo mozorro zurien makila-dantza dantzatu eta azaldu dituzte. Igartubeiti Museoak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatuta, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egin du Beasaingo Aurtzaka taldeak hitzaldi dantzatua. Igartubeiti, Goierriko dantzak, 2020-10-24.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.