Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Hüttenberger Reiftanz 1989

Dokumentuaren akzioak

Hüttenberger Reiftanz 1989

2010/12/20 10:34

Hiru urtetik behin dantzatzen da Hüttenberg-en, Austrian, meatzarien arku-dantza hau. Mendekoste ondoko igandean dantzatzen da, eta meatzarien herri txikiak milaka bisitari jasotzen ditu dantzaldia ikusteko. 24 arku-dantzari, buruzagi lanetan aritzen den Hans Obermoar izenekoa eta Schwoafträger izeneko bufoi arlekinatua dira dantzarem protagonistak. Ordubete irauten du bideoan ageri den dantzaren zatiak, baina ekitaldi osoak bi ordu hartzen ditu dantzak. Hiru doinu erabiltzen dira dantzarako. Lehen doinua 108 aldiz jotzen da. Ondoren balts doinua jotzen da eta azkenik meatzari kanta zahar bat kantatzen da. 1608an jasoa dago dantza honi buruzko lehen aipamena. Arku-dantzetan (eta baita ezpata-dantzetan ere) egiten diren figura koreografiko ezagunenak aurki daitezke dantza honetan: zubiak, espiralak, ganbaradun arkuak, arrosak.. Eta hori guztia gutxi balitz, Hans Obermoar-ak bizarra egiten dio Schwoafträger buffoiari, alegia, bizar-dantza bat antzezten dute inauterietako hainbat erritotan bezala. Ohi denez, bizarra mozterakoan Schwoafträger-a hil egiten da eta ondoren berpiztu egiten du Hans Obermoar-ak. Hüttenberger Reiftanz, 1989, dancilla.com.

Etiketak
arrosa
reiftanz
dancilla
xxmendea
tradizionala
1989
austria
hüttenberg
bizar-dantza
ezpata-dantza
arku-dantza
zubiak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.