Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Hermua: Barteko aurreskua 2012

Dokumentuaren akzioak

Hermua: Barteko aurreskua 2012

2012/09/24 15:40

Uztailaren 4an, Arabako Larrea herriko bizilagunak alboko herrira, Hermuara joaten dira Barteren erromeria ospatzera. San Martin-eko baselizaren ondoan, soka-dantza dantzatzen dute aspaldiko ohiturari jarraituz. Irudiak: Eire Vila. Hermua, 2012-07-04.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2012/10/03 22:38
Benetan interesgarria da Arabako “zoko” honetan gorde duten aurresku hau. Hainbat bitxikeria erakusten dizkigu, baina denen gainetik aipatuko nuke dantzariek agertzen duten freskotasun eta naturaltasuna. Esango nuke, gure herri txiki askotan garai batean osatzen ziren soka-dantzen adibide oso zehatza dela. Eta bizi-bizirik!
Badauka, besteak beste, bere garaian gure atentzioa erakarri zuen bitxikeria bat: aurresku-atzeskuek dantzatzeko orduan txapela lurrean jarri eta haren inguruan dantzatzearen aitzakiaz, egiten dituzten bikotearenganako hurbilpen-jolas intentziodunak. Honek izan dezake lotura joan den mendeko gipuzkoar dantza-soken argazki zaharren batean lurrean ikusi daitekeen txapelarekin! Eta zergatik ez, Iztuetak bere liburuan deskribatzen duen Txipiritonako txapel-jokoarekin (gizonezkoak emakumeari eta alderantziz). Honexegatik dantzatzen dugu gure taldean gaur egun, lurrean jarritako txapelaren inguruan egindako Txipiritonaren bertsio bat:
http://www.youtube.com/watch?v=_3N2xVXE9Ts&feature=plcp
2012/10/04 10:56
Bat nator zurekin Mikel. Soka-dantza asko dantzatzen dira Euskal Herriko bazterretan, baina gutxitan aurkitu daiteke honetako honetan ageri den freskotasuna. Dantza talde eta elkartu antolatu eta dantza-eskolatuen eraginik gabe bizirik iraun duen gutxietako bat izango da.

Desafioan txapela lurrean jartzearena ere oso polita da, eta egoki lotu duzue Gipuzkoako dantza-sokekin, izan ere, Gipuzkoan ere ohikoa zen hori egitea. Hona Bergarako San Martzial erromeriako soka-dantzaren XX. mende hasierako adibide bat:

http://bit.ly/QZNFFE

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.