Dokumentuaren akzioak
Gure Kasa: Jon Maya
Jon Maya dantzaria eta koreografoa ETB1eko "Gure Kasa" saioan izan da. Pasa berri den urteaz eta proiektu berriez aritu da Maya. Kukairentzat 2017a urte intentsoa izan omen da, baina aldi berean polita. Max saria eta Espainiako dantza sari nazionala irabazi ondoren, "Erritu" ikuskizunarekin dabiltza orain. Etiopian ere izan berri da Kukai, dantzaren bitartez, hemengo kultura erakusteko eta hangoa ikasteko asmoarekin. Bestalde, Kalera irten da ‘Gure Kasa’, euskaldunak dantzariak ote garen galdetzeko. Dantzan bukatu dute saioa aurkezleek eta gonbidatuak. ETB1, Gure Kasa, Jon Maya, 2018-02-06.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak