Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Gure Kasa: Iker Murillo

Dokumentuaren akzioak

Gure Kasa: Iker Murillo

2019/06/07 11:50

Iker Murillo (Pasaia, 1978) ballet klasikoko dantzaria ETB1eko Gure Kasa saioan izan da gonbidatu gisa. Pasaitarraren ibilbide profesionala ezagutzeko aukera izan da pasa den maiatzaren 14ko saioan. Horrez gain, balleteko pelikulen edota gizonezkoek dantza munduan izan ditzaketen oztopoen inguruan aritu da Murillo. Julen eta Antton Telleriak dantzariari eginiko elkarrizketako zenbait zati bildu ditugu bideo honetan. Txiki-txikitatik gustatu izan zaiola dantzatzea azaldu du Murillok. Hori horrela bost urterekin euskal dantzak ikasten hasi zen. Hamaika urterekin, berriz, balleteko ibilbidean zentratzea erabaki zuen. Hamabost urte zituela, dantzari profesional izateko helburuarekin, jaioterria utzi eta Madrilera joan zen ikastera. Horrela, hamazazpi urterekin dantzako lehenengo kontratu profesionala sinatu zuen. Munduko antzoki onenetan dantzatu du Murillok. Bere ibilbidearen gailurrean Suitzako Béjart Ballet Lausannen ari zela, ordea, Euskal Herrira itzultzeko beharra sentitu zuen. Hori horrela bera eta senarra Vitali Safronkine koreografoa, Euskal Herrira etorri ziren. Hemen Uniqart konpainia eta Pasaiako Studio 24 dantza eskola sortu dituzte. Dantza egiteari ez dio utzi, baina batez ere dantza irakasle dihardu orain Murillok. Balleta, garaikidea eta hip hopa ikasteko aukera eskaintzen dute akademian. Irudiak: ETB1, Gure Kasa. Iker Murillo, 2019-05-14.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.