Dokumentuaren akzioak
Gorka eta Nerea Gurrutxaga: Bisonte bat bihotz eriarentzat
Dantzari gisa elkarlanean Gipuzkoako Dantzagunean hasi ziren lehen aldiz Gorka eta Nerea Gurrutxaga anai-arrebak. Duela urte eta erdi inguru bi asteko egonaldia egin zuten Dantzagunean; Nereak Londresen eta Gorkak Berlinen eta Bruselan ikasitakoak elkartu nahi izan zituzten. Ordura arteko bi dantza ibilbideak elkartzean, elkarrekin zerbait sortu nahi zutela ikusi zuten. Topaketa horretatik sortutako ideiak garatuta, zenbait egonaldiaren ostean, Dantzan Bilaka barruan aurkeztuko dute Bisonte bat bihotz eriarentzat sormen-lana. Gaizka Sarasola Berako idazlearen Urak ttiki dire antzerki-testua txertatu dute euren dantza piezan. Irudiak: Gipuzkoako Dantzagunea. 2018-09-28.
Etiketak
- garaikidea
- dantzan-bilaka
- nerea-gurrutxaga
- urak-ttiki-dire
- bisonte-bat-bihotz-eriarentzat
- gorka-gurrutxaga
Dokumentuaren akzioak