Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Goathland: Plough Stots

Dokumentuaren akzioak

Goathland: Plough Stots

2019/02/20 10:25

Erresuma Batuko ezpata-dantzariak ditugu bideo honetan, 1973an BBC telebistak grabatutako irudiak. Goathland herrian, dantzaren egun tradizionala ospatzen dute, egun horretan Goathland Plough Stots dantzari taldea ateratzen da dantzara eta eskera. "Gotathland-eko Goldatzeko Idiak" litzateke taldearen izena euskaratuta. Hasiera batean urtarrilaren 6 ondorengo lehenengo larunbatean ospatzen zen jaia, astelehen horretan ospatzen zen Plough Monday edo Goldatze Astelehena izeneko festarekin lotuko genuke beraz. Gabonak amaitu eta laborantza-urteari ekin aurreko ospakizuna litzateke. Gaur egun, urtarrilaren erdiko larunbatean irteten dira morris dantzariak. Desfilea egiten dute eta eguna puska-biltzen pasatzen dute, hainbat lekutan gelditu eta dantzatuz. Guztira sei dantza dantzatzen dituzte, ezpatak gurutzatuz eta figura koreografikoak osatuz. Ezpata-dantzariekin batera, haurren taldea eta mozorroak ere irteten dira. BBC, Plough Stots, Goathland, 1973.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.