Hemen zaude: Hasiera Bideoak Gigue anglaise: hauxe dantzatu behar da dantza-maisu titulua lortzeko

Dokumentuaren akzioak

Gigue anglaise: hauxe dantzatu behar da dantza-maisu titulua lortzeko

2016/06/02 10:37

Proventzan, dantza-maisu eta dantza-maistra tituluak ematen ditu Mediterranioko Folklore Federazioak, eta horiek eskuratzeko azterketak tradizio zaharrari eusten diote. Guige anglaise edo Giga ingelesa izenekoa dantzatu behar da, bost minutu luzeko doinu zahar erako dantza exijentea, non dantzariak ezagutu eta landu dituen urrats guztien erakustaldia egin behar duen, aldairak txukun osatuta, urratsak zorrotz markatuta, bularra ongi auspotuta, eta burua behar bezain ongi jantzita duela frogatuz. 2008an La Ciotat-en egindako Assauts horietako batean Maitre de Danse titulua eskuratzeko dantzatutako Giga ingelesa ikus daiteke irudiotan. Ez dago esan beharrek Zuberoako dantzetan ohikoak izanik ezagunak zaizkigun hamaika urrats sumatu daitekeela Proventzako dantza tradizioan, izan ere, Jean Michel Guilcherrek aspaldi eta Jon Iruretagoienak berriki erakutsi bezala, iturri beretik edan dute Proventzako eta Zuberoako dantza tradizioek. Guige anglaise, Assauts Maitre de Danse, La Ciotat, 2008.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.