Gerrako ibilerak dantzan 03 Faszistak Donostian

2026/09/09

Joseba Tapiaren 2001. urteko "Agur Intxorta Maite" diskaren 25. urteurrenean, 1936ko gerraren 90. urteurrena gogoan eta gerra lazgarri hartan egin ziren kantak biltzen zituen diskako kantak dantzan jarri dira Eibarren 2026ko maiatzaren 30ean, Euskal Jaiaren baitan, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Faszistak Donostian du izena honako kantak, Atarrenek 1936ko urrian jarritako hitzei doinua jarri zien gerora Joseba Tapiak.

Jazinto Rivas "Intxuzabal" edo "Elgeta" moduan ezagutu zen trikitilariaren legatua izan zuen gogoan Tapiak diska honetan musika osatzeko. Elgetako Intxuzabal baserrian hazitako musikariak 36ko gerrak gogor kolpatu zituen Elgeta eta Eibarko parajeetan pasatu zuen bere bizitzaren lehen partea eta gerran Errepublikaren alde boluntario borrokatu zuen. Rivas-en musika eta trikitixa legatua Eleuterio Tapia osabaren bidez jaso zituen Joseba Tapiak. 

Faszistak Donostian

Faszistatarrak asi dirade
Donosti dena lapurtzen
abertzalien etxe ta denda
ondasun danaz jabetzen
Ez dakizute Jaunan legiak
ez dula ori agintzen?
Oroitu danak gauzak ditula
jira ta bira egiten.

Gauza guziak ludi onetan
badute beren aldia
ala zuentzat etorriko da
naiko ixtillu gorria
Orduantxe bai faszistarekin
egingo degu peria:
karka danari esanez dala
txandan txandan odolkia

Gure urrengo Donosti ortan
egingo degun sarrera!
Jirako degu gure erria
ipurdiz gora ta bera.
Ikusiko da karkakumiak
an egindako papera:
nere etxe ordez artzekoa naiz
ango txalet ederrena

Nere dendatxo txiki maitea
dutela dena lapurtu,
orixe ere egin dutela
lengoan degu jakindu.
Orregatikan ez da Atarrene
ezertarako larritu:
ordañez Abenida erdian
aukeran izango baitu.

Diru guzia lapurtu dute
irratiz esan digute,
orretan ez du nere sakelak
izango ezertan kalte,
diru kontuan ez baigabiltza
beñere nai bezain fuerte,
ne' diru billa joan badirade
petardo ona artu dute!

Hitzak: Atarrene. 1936-X
Doinua: Joseba Tapia 

Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga.

Faszistak Donostian, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.  

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu