Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Garaikidea

Dokumentuaren akzioak

Garaikidea

Sortutakoak 10: Jon Lopez

Homofobia eta transfobia gaitzat hartuta, pieza honen prestaketa fase bat garatu du Jon Lopezek Gipuzkoako Dantzagunean. Sortutakoak 10 programan aukeratua izan den lanaren prozesua kontatzen du Lopezek. Baztertutako kolektibo baten parte izanda, gizartean  nola egokitu kontatzen du bere obran, edertasun ereduak, eredu soziologikoak... erakutsi nahi izan ditu. Lehenengo aldiz aritu da koreografo lanetan eta oso esperientzia aberasgarria izan dela azpimarratu du. Jon Lopez, Creepy Crawly, Sortutakoak 10, Gipuzkoako Dantzagunea, 2017.

Dokumentuaren akzioak