Hemen zaude: Hasiera Bideoak Garaikidea

Dokumentuaren akzioak

Garaikidea

Agustin Martinez eta Asier Iriarte, Dantzaz-etik Torinoko Ballet Teatrora

Poz-pozik ageri dira Dantzaz konpainiako Agustin Martinez irundarra eta Dantzaz-en Mugi plataformako Asier Iriarte billabonarra Torino Ballet Teatron urtebeteko kontratua egin dietela jakin berritan. Horixe du helburu Dantzaz elkarteak, dantza ikasketak burutu dituzten dantzariek konpainia profesionaletan lana aurkitzeko zubi-lanak egitea. Beraz, dantzari bikainak galtzearen penaz, baina helburua betetzearen pozaz hartzen dira honelako albisteak bertan. Orain arte etxe izan duten Gipuzkoako Dantzagunean elkarrizketatu ditugu bi dantzari gazteak. Dantzazen izandako bizipenei eta etorkizunerako dituzten ilusioei buruz dihardute irudiotan. Dantzaz: Agustin Martinez eta Asier Iriarte Torinoko Ballet Teatrora. Irudiak: Gari Otamendi, Gipuzkoako Dantzagunea, 2015-12-01.