Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Faun: Walpurgisnacht

Dokumentuaren akzioak

Faun: Walpurgisnacht

2019/09/24 10:55

Zinta-dantza, akelarrea, san joan sua, irradaka, ilargi-amandrea, maiatzeko-erreginak, eta mito-topiko guztiak topa ditzake Alemaniako Faun musika taldearen bideoklip honetan. Walpurgisnacht izena du abestiak. Walpurgis gaua ospatu ohi da Erdialdeko eta Iparraldeko Europan, apirilaren 30etik maiatzaren 1erako gauean, hain justu ere Arimen Gaua baino sei hilabete lehenago. Sorginen gaua ere deitu izan zaio. Badirudi dantzan pasatzen dutela gau osoan, honela dio abestiaren errepikak: "Entzun biolinak, entzun biolinak. Suak piztuak daude! Korroko dantzak jarraitzen du, korroko dantzak jarraitzen du Walpurgis gauean". Faun, Walpurgisnacht, 2015.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.