Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak ETB Seguran 30 urte

Dokumentuaren akzioak

ETB Seguran 30 urte

2013/10/23 10:43

Segurako Dantza Solte Txapelketaren 30. urteurrena dela eta ETBk prestatu eta eskainitako 47 minutuko saio berezia. 1997an sortu zenetik 2013 bitartean egindako ibilbidea, antolatzaile eta parte-hartzaileen oroitzapenak, bilakera eta beste zenbait kontu aletzen ditu programak, garai desberdinetako txapelketen irudiekin eta hainbat elkarrizketaren bidez. ETB, 2013-10-19.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2013/10/23 19:14
Ni Joxe Mari Telleriak dioenarekin geratzen naiz. Lehen beste era batera dantzatzen zen!

Eta Mendizabalek dio alde teknikoa gailendu dela, baina uste dut hori ez dela bikoteen errua, txapelketak indarrean jarri duen ereduaren errua baizik.
2013/10/24 09:49
Argi dago erreportajea auto-satisfakziotik abiatzen dela, eta beraz, Telleriarena da 45 minutuetan entzun daitekeen ahots kritiko (horrela deitu baldin badaiteke behintzat) bakarra. Pena da, erreportajean bertan agertzen baitira hainbat hari-mutur tiratzeko aukera eskaintzen zutenak. Telleriak aipatzen duena adibidez, dantzakeraren bilakaeraz. Lierni eta Maixabel Elorzak, Segurako txapelketari buruzko liburuaren egileek ere esana dute: "Egun ez dago estilo propiorik, den-dena askoz akademikoagoa da, fabrikatuagoa, klonikoa". Baina hari mutur hori ez zion tira egin erreportajeak.

Beste hari mutur interegarri bat: Euskal Herriko dantza txapelketa egin nahi, baina Gipuzkoakoak ez diren dantzariak erakartzeko dituzten zailtasunak. 9 bikote, zortzi gipuzkoar eta bizkaitar bakarra, aurkezten diren txapelketak badu lejitimitaterik Euskal Herriko txapelketa bezala aurkezteko? Nork eman du, eta zein lejitimitaterekin, Segurako txapelketa Euskal Herriko txapelketa izendatzeko baimena? Zergatik enpeinatzen dira "dantza txapelketa" moduan aurkezten, berez, "dantza solte eredu estilizatu eta txapelketeroaren" txapelketa baino ez dena?

Segurako txapelketaren historian izan dira kontu interesgarriak erreportajean aipatu zitezkeenak, baina itzalean utzi direnak. Adibidez, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzariak aurkeztu zirenekoak, jota eta porrua Arratia eta Bizkaiko adineko dantzariekin ikasitako moduan egiten. Teknikoki eskasagoak ziren? Ez, horixe. Biziak, indartsuak, espresiboak ziren? Bai, txapelkeketan ikusten diren gehienak baino dezente gehiago. Baina ez zetozen bat txapelketako epai-mahaiak markatutako ereduarekin. Jantzirik onenaren saria eman zieten. Irain bat.
2013/10/24 10:13
Erabat ados! Nik telebistaren papera ere azpimarratuko nuke, izan ere, elkarrizketatuek diotenetik ondorioezta daiteke, lehenago ezberdin dantzatzen bazen eta telebista txapelketa ematen hasi denetik homogeneizazio prozesu bat eman bada, hain zuzen ere, telebista emanaldi hori izan daitekeela errudun nagusietako bat.

Baina horrek bigarren irakurketa bat du, eta telleriak dioenaren bidetik joko dut. Txapelketa mundu guztiarendako ikusgarri egiten hasi denetik gainbehera batean sartuta dagoela esanen nuke. Dantzakera horrek dantzariak uxatu ez ote dituen... (konplexuagatik, Telleriak dioen gisan, edo dantzakera horrekin asper-asper eginda!) Euskal Herrian zenbat dantzari bikain dago? eta horietatik txapelketara 9 bikoite baino ez dira aurkezten, 8 gipuzkoarrak eta bizkaitar bakarra. Ostras, niri zer pentsa emanen lidake!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.