Dokumentuaren akzioak
Elizondo 2018 Hiru puntukoa eta billantziko
Eusko Ikaskuntzaren lehen kongresuko ospakizunetan Baztango mutil-dantzariak izan ziren Oñatin, mendeurrena aprobetxatuz, emanaldi hark mutil-dantzen bilakaeran izan duen eragina azaldu nahi izan dute Elizondon 2018ko irailaren 8an. Azalpenekin batera mutil-dantzak dantzatzeko beta ere izan zen Elizondon, irudietan dituzue hiru puntukoa eta billantzikoa. Ttun-ttunarekin Patxi Larralde, txistua eta danbolinarekin Eki Angevin eta atabalarekin Eduardo Laborra aritu ziren. Jarraian duzue urratsen-segida:
Hiru puntukoa
Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti) - Ezker batekin - Eskuin batekin (8 aldiz)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker hirukin (bg) - Eskuin batekin (Bitan)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin (3 aldiz)
Billantziko
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker batekin - Eskuin batekin (6 aldiz)
Ezker hirukin - Eskuin batekin (2 aldiz)
Erdie gibelat eta urratsak (neurririk gabe) - Hiru txalo - Eskuinet eta urratsak (ng) - Hiru txalo
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker batekin - Eskuin batekin (2 aldiz)
Irudiak: Maite Irizar. Hiru puntukoa eta billantziko, Elizondo, 2018-09-08.
Dokumentuaren akzioak