Dokumentuaren akzioak
Elai Alai 1938
Elai Alai dantza taldea eta Eresoinka abesbatza ageri zaizkigu Pariseko antzoki batean grabatutako film honetan. Eusko Jaurlaritzak babestuta, Frantziako hainbat eskenatokitan ibili ziren Euskal Herriaren errealitatea ezagutarazteko eta errefuxiatuentzat dirua biltzeko.
Film labur honetan, neskato bat (Lide Olaeta) euskal erromeria batean galdu egiten da, bere ahizpak (Lurdes Olaeta) topatzen du basoan eta Loa loa kantatzen dio. Elai Alaiko dantzariek hainbat dantza dantzatzen dituzte, besteak beste, Zuberoako maskaradetako barrikada, agintariena, binangoa, jota edota Amaia ezpata-dantza. Akordeoiarekin Bittor Olaeta ageri zaigu, Olaeta balleteko zuzendaria izan zena.
Nemesio Sobrevilak zuzendutako film hau 1938koa da. Cinémathèque française erakundeak zaharberritutako kopia batetik abiatuta Euskadiko Filmategiak telezineatutako kopia da. Soinua ondoren gehitu zitzaion zenbait zatitan. Elai Alai eta Eresoinka, Nemesio Sobrevila, Euskadiko Filmategia, 1938.
Dokumentuaren akzioak