Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Durango: San Fausto 2013

Dokumentuaren akzioak

Durango: San Fausto 2013

2013/10/21 15:15

San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte (alkatea bera aritzen da banatzen, beste zenbaitekin batera) eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak. Dantzari-dantzako sortan barruan platillu-dantza eskaintzen dute dantzariek, 1999. urtean Kriskitin dantza taldearen eskutik berreskuratutako dantza. Kriskitin bera aritu izan da San Fausto egunez platillu-dantza eta abar dantzatzen hainbat urtez, baina 2012an Durangoko dantzariak izenburupean Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin-eko dantzariek elkarrekin egin zuten, eta 2013an ere hiru taldeetako dantzariak izan dira Udaletxe plazan. Juan Antonio Aroma txistulariak eta Kriskitineko kideak eman dizkigu platillu-soinuaren berreskuratze prozesuaren inguruko argibideak. Durangoko dantzariek dantzari-dantzako sortatik agintariena, binangoa, platillu-dantza eta txotxongiloa dantzatu dituzte, ondoren neska-mutilak batera gorularien arku-dantza eta domingillue zinta-dantza, eta azkenik soka-dantza edo erregelak. Irudiak: Eire Vila eta Ainhoa Larrañaga. Durango, San Fausto, Durangoko dantzariak, dantzan.com, 2013-10-13.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.