Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Doudou: Herensugearen borroka

Dokumentuaren akzioak

Doudou: Herensugearen borroka

2022/06/17 08:49

Doudou festa ospatu da Trinitate asteburuan Mons-en, Valonian. Herensugea, San Jurgi, Santa Waudru, Chinchin txakurrak, deabruak, igoera, jaitsiera eta San Jurgi eta herensugearen arteko borroka. Santa Waudruren urrezko gurdia bere izena duen aldapan gora igotzeko ehunka lagun batzen da bultza eginez laguntzera. San Jurgi eta herenseguearen arteko borroka da bestaren beste une gorena. 10 metroko luzera duen herensugea hil nahi du San Jurgik Chinchin zakurrek babestuta. Herensugeak berriz deabruak ditu laguntzaile puaxikekin chinchinak eta ikusleeak kolpatzen dituztenak. Buztan luzea darabil herensugeak San Jurgi eta ikusleen kontra egiteko, eta ikusleek herensugearen buztaneko ileak kendu nahi dizkiote zoria alde izateko. Hosto-gizonek babesten dute herensugea eta bere buztana. San Jurgik ordulariaren orratzen norabidean biratzen du zaldia eta herensegua aurkako norabidea biratzen da. Herensugea lantzarekin hiltzen saiatuko da San Jurgi, baina larruazalak hautsi egiten du lantza. Azkenean, pistolaz, hirugarren saiakera hiltzen du herensugea. Doudouren doinua behin eta berriz jotzen da bandak borrokaren soinu-banda osatuz oihu eta garrasi artean. Irudiak: supermilou (2010) eta Remanneber, 2022-06-11.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.