Dokumentuaren akzioak
Donostia 1920-30 haurrak dantzan
Donostiako konstituzio plazan haurrak dantzan. 1920-30eko hamarkadako abuztuaren 15 bateko irudiak ditugu bideoan. Hasieran, bi haur dantzari bikote ageri zaizkigu kalejiran. Ondoren, arin-arina dantzatzen dute. Behin eta berriz errepikatzen dute Donostiako Udal Txistulari Bandako musikariek doinua eta bikoteak txandan dantzatzen du. Ikusleetako haur txiki-txiki batzuek ere egiten dute saiakera. Bukaeran, fandangoaren doinuan hasten dira plazaren erdian bikote dantzariak. Bat-batean, haur mordoa, korrika, plazaren erdira atera eta fandangoa dantzatzen hasten dira. Irudiak: Moving Image Research Collections. Haurrak dantzan, Donostia, 1920-30eko hamarkada.
Dokumentuaren akzioak