Donapaleu: Libertimendua 2018 lapurtar motxak, lakartarrak, ahuntxa

2018/04/03

Amikuzeko bolant-dantzariek Donapaleuko plaza hartu zuten otsailaren 25ean ospatu zuten libertimenduan. Irudietan lapurtar motxak, lakartarrak eta ahuntxa dantzatzen ikus ditzakegu. Plazako zirtzilen emanaldi bakoitzaren ondoren irten ziren erdira dantzariak.

Hemen dantzatu zituzten urratsen segidak:

Lapurtar motxak

  • Pika, luze eta ebats (X4)
  • Jauzi, erdizka, pika, luze eta ebats (X2)
  • Erdizka eta hiru, eskuin (X4)
  • Jauzi, erdizka eta hiru, eskuin (X2)
  • Pika, erdizka (X4)
  • Jauzi, erdizka, eskuin, ezker, eskuin, ezker, erdizka eta hiru (X2)
  • Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru
  • Erdizka lauetan
  • Ezker, eskuin, ezker hiru, erdizka eta hiru (X2)

Lakartarrak

  • Zeina, ebats, ebats (X2)
  • Jauzi, pika, erdizka, pika
  • Zeina, ebats, ebats (X2)
  • Dobla, pika, erdizka, pika
  • Zeina, ebats, ebats (X2)
  • Jauzi eta hiru, erdizka eta hiru, eskuin (X2)
  • Ezker, eskuin, ezker eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, eskuin (X2)

Ahuntxa

  • Erdizka lauetan
  • Jauzi eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
  • Ezker, eskuin, jo, erdizka, eskuin, ezker, jo, erdizka
  • Erdizka lauetan
  • Jauzi eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
  • Ezker, eskuin, jo, erdizka, eskuin, ezker, jo, antrexetak eta jauzi.

 

Irudiak: Eire Vila, libertimendua, lapurtar motxak, lakartarrak, ahuntxa, Donapaleu, 2018-02-25.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu