Hinojales: Danzas de Ntra. Sra. de Tórtola

2011/04/20

Urtero, apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3an amaitzen dira Hinojal herriko festak. Data horietan ospatzen dituzte Huelvako herri horretan Tortolako Amabirjinaren jaiak. Festek badute aspalditik egiten den dantza bat, XIV-XV. mendekoak baitira dantza honen inguruko lehen idatziak. Andaluziako Juntak Huelvako ondare etnografikoa zabaltzeko egindako bideo honetan dantza horiek ikusi daitezke. Irudiak: Andaluziako Junta.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu