Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Dantzak 02 Ingurutxoa TVE 1990

Dokumentuaren akzioak

Dantzak 02 Ingurutxoa TVE 1990

2011/10/19 11:04

Ingurutxoak dituzte aztergai Dantzak 02 telebistako programa honetan. Mikel Aranburu Urtasunek gidatuta, 1990ean, TVEko Nafarroako eremuan eskainitako saioa izan zen Dantzak. Nafarroako ingurutxoen inguruan aritzeko, Leitzako ingurutxoa ardatz hartzen du programak, baina Lizarrako larrain-dantza eta Baztango Gaita ere agertzen dira. Aranburuk azaltzen duenez ingurutxoak Nafarroako eremu hezean ohikoak izan diren dantzak dira, borobilean eta bikoteka egin izan direnak, eta besteak beste Larraun, Basaburua, Ultzama, Esteribar eta Aezkoan dantzatu izan direnak. Zenbaitetan soka-dantzekin lotuta ageri dira, eta Leitzako ingurutxoan biak gorde dira, besteak beste herritarren dantzarako grina eta Hilario Olazaranek egindako bilketari esker. Programan ageri diren Leitzako ingurutxoko irudiak 1975 inguruan hartuak dira, Leitzako plazan bertan. Soka-dantza, belauntzikoa eta ingurutxoaren atal desberdinak ikus daitezke. Hiruko konpasean dantzatzen den inguru-txikia eta biko konpasean dantzatzen den inguru-handia. Lizarrako larrain-dantzaren inguru-handia edo paseoa ikusteko aukera dago, eta baita Baztango gaitaren zati bat ere. Dantzak 02, Ingurutxo, TVE Navarra, 1990.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2011/10/19 14:53

Mila esker Mintxori eta Dantzan.com-i halako altxorrak denon eskura jartzeagatik! Plazerra da holako bideoak ikusi ahal izatea!

mikelue
2011/10/21 01:13

Interesgarria benetan. Esan bakarrik, soka-dantza ostean, lehenengo Inguru-txikia Soka-dantza Bukatzekoa izanagaz ezagutzen zan Leitzan. Konturatu, honen ostean, lau Inguru-handi dantzatzen direz, eta gero, beste Inguru-txiki bi. Zubien tremea, supereta dau.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.