Dantza-planak 04 Berastegi 2026 San Joan dantzak

2026/10/28

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, Berastegin San Joan dantzak eta dantza-soka dantzatzen dituzte. Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga izan dira bertan. 

Bederatzi dantzak osatzen dute San Joan dantzen errepertorioa: paseoa edo boastitzea, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. Hamahiru dantzarik osatzen dute taldea: kapitainak eta bi lerrotan antolatutako hamabi dantzarik. Dantzak deiarekin hasi eta bukatzen dira, eta hainbatetan laukoteka egiten dituzte jokoak. Errepertorioan Gipuzkoako dantza-sistemaren hainbat ezaugarri antzematen badira ere, Berastegiko dantzek badituzte bereizgarriak, batez ere mugimenduetan: besoen eta gerrien erabileran, jauzietan eta ostikoetan.

San Joan dantzen ondoren, helduek dantza-soka dantzatzen dute. Herritarrak sokan ateratzen dira plazara. Dantza-soka honako dantza zatiekin osatu ohi dute: sarrera, desafioa, azeri-dantza, kontrapasa, zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta biribilketa. 

Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. San Lorentzo, San Joan dantzak, dantza-soka, Berastegi, 2026-08-10.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu