Dantza-planak 03 Bera 2026 bordon-dantza

2026/09/17

San Esteban egunez Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga Beran izan dira, eta eguneko dantza-errepertorioan ipini dute begia: bordon-dantza, makila-dantzak, bandera-dantza eta aurreskua. Goizean, mezaren atarian, udalbatzak txistu-doinuen eta dantzarien laguntzaz, herriko etxetik San Esteban elizarako bidea egiten du. Meza ostean, bandera-dantzak hartu du plaza; ondoren, bordon-dantza eta makila-dantzak dantzatu dituzte, eta aurreskua arratsaldean. Bortzirietan, elkarrengandik kilometro gutxira dauden herriek dantza-errepertorio hurbilak dituztela ikusi dute, eta Lesakako dantzekin alderatu dituzte Enekok eta Haitzek. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Bordon-dantza, makila-dantzak, bandera-dantza, aurreskua, San Esteban, 2026-08-03.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu