Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Dantza filma: grabazioetako irudiak

Dokumentuaren akzioak

Dantza filma: grabazioetako irudiak

2017/05/05 08:25

2017an zehar ari dira grabatzen Telmo Esnal zuzendari zarauztarraren Dantza filma. Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta koreografoaren mundu sinbolikotik sortutako ikuskizunetako dantzak dira filmaren oinarria. Dagoeneko hainbat sekuentzia eta eszena grabatu dituzte. Argia taldeak koordinatua, Euskal Herriko hainbat taldetako dantzariak ari dira parte hartzen proiektuan. Jantzien diseinua, berriz, Koldobika Jauregi eskuturgileak egin du. Proiektua 2014an jarri zen martxan eta orduan egindako aurkezpen-bideoak hedapen handia izan du sareetan. Estreinaldia 2018rako dago aurreikusita eta filma produzitzen ari den Txintxua produktorako arduradunek orain arteko grabazioetako lehen irudiak helarazi dizkigute. Irudiak: Txintxua Films.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.