Dokumentuaren akzioak
Pollença: Arranoen dantza
Corpus Christi ospatzen ari da aste honetan eta ospakizun horietako baten irudiak dira honakoak. Mallorkan, Pollençan, 'Ball de les Àguiles' edo Arranoen dantza egiten da Gorpuzti prozesioan, Sant Joan Pelós aurretik dutela. Bi emakumek, zuriz jantzita, eta urrezko bitxiak soinean dantzatzen dute arranoen dantza. Kitarra eta biolinak lagunduta eta kaskainetak joz bi dantza egiten dituzte, prozesio dantza prozesioan eta eliza barruan 'Les taules' izenekoa. Arranoen aurretik Sant Joan Pelos, dantza arin batekin arranoei bidea irekiz. Irudiak: Mallorca RTV, 2011.
Dokumentuaren akzioak