Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/09/28

dantzan.com-en aldeko babes talderen ekimenez, Euskal Herriko eta itsasoaz bestaldeko dantza taldeek, dantzariek, musikariek, zaleek... batera egindako bideoa. Arrabots dantzarako musika taldearen ekimenez, Quebec-eko musikarien komunitateak egindako Commando TradMission proiektuan oinarrituta osatu da Commando Dantzan: Dantzan Bizi. Arrabots-ek proiekturako propio grabatutako Hegi - Arin-arina oinarri hartuta hainbat dantzazaleren parte hartzea izan du bideoak: Andoni Aresti Dantza Eskola (Leioa), Bizkargi Musika Eskola (Azkoitia), Elgoibarko dantzariak, Kezka dantza taldea (Eibar), Herrixa Dantzan (Elorrio, Bergara, Elgeta), Argia dantzari taldea (Donostia), Inazio Bereziartua Dantza Eskola (Elgoibar), Bilbao Musika (Bilbo), Ekin Dantzari Taldea (Buenos Aires), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Indarra dantza taldea (Gasteiz), Gautxoriak Kultur Elkartea (Erandio), Aurtzaka dantza taldea (Beasain), Oinkari dantza taldea (Boise), Uhera taldea (Zarautz), Kemen dantza taldea (Irun), Aiko jota mintegia (Zarautz), dantzazale taldea (Eibar), Arkaitz Añorgako dantzariak, Oberena dantza taldea (Iruñea), Oin-arin dantza taldea (Lazkao), Goi-alde dantza taldea (Erandio Goikoa), Haritz Euskal Dantzari Taldea (Elgoibar). Mila-mila esker deneri! Edizioa: Eire Vila. Dantzan Bizi, Bizi Dantzan, 2012.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2012/10/01 09:51

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2012/10/01 09:55

Oso potentea!

Patxi Laborda
Patxi Laborda Larrea
2012/10/01 20:09

Benetan lan ederra.

Aritz Labrador Odriozola
Aritz Labrador
2012/10/02 17:00

Lan bikaina! Pozten naiz dantzan.com web orrialdea berriro ere martxan egoteaz.