Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Circle Of Trust & Logela: Divenire

Dokumentuaren akzioak

Circle Of Trust & Logela: Divenire

2015/04/15 11:32

Apirilaren 17an, Noaingo Kultur Etxean gaueko 22:00etan aurkeztuko dute Circle Of Trust dantza konpainiak eta Logela multimediako kideek Divenire lana. Break dance, hip hop, sorkuntza garaikidea eta multimedia nahasten dituzte lan honetan eta norbanakoaren sentimenduetan oinarritu dute ikuskizuna: bizitako egoeretan, hobetzeko gogoetan eta taldean elkarlanetik sortutako egoeretan besteak beste. Dantzariak: Ignacio Fernandez, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragon eta Victor Lazaro. Koreografia: Circle of Trust. Eszenografia: Logela Multimedia. Bideo irudiak: Imanol Garaizabal eta Peio Agirre. Soinua: Ander Garaizabal. Zuzendaritza: Jordi Vilasec. Circle of Trust & Logela: Divenire. Logela multimendia erabiltzaileak YouTuben argitaratua, 2013.

Etiketak
garaikidea
break-dance
hip-hop
logela-multimedia
circle-of-trust
2013

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.