Dokumentuaren akzioak
Carolyn Carlson: Vu d’ici 1996
Maiatza Dantzan jaialdiaren baitan, Carolyn Carlson dantzari, irakasle eta koreografo estatu batuarra Donostian izan zen, Vu d'ici lana eskaintzen. Bakarkako lan honetan, estudio barruko lana azaleratu zuen kaliforniarrak, barne sentipen eta poesietatik isiltasunean sortutako poema. Alwin Nikolais-en konpainian ondu eta hazitakoa da Carolyn Carlson, eta 1968an Estatu Batuak utzi eta Europan bere ibilbidea egiteari heldu zion. Parisko Operako dantza estudioa zuzendu zuen, eta bere konpainia zein beste hainbat konpainiarentzat hamaika lan egin ditu. Donostian bere ikuskizuna eskaintzeaz gain, bertako dantzarientzat zenbait klase eskaini zituen. Carolyn Carlson, Vu d’ici, Iparra, ETB1, 1996.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak