Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

Dokumentuaren akzioak

Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

2020/01/13 11:15

Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresuan egin ziren dantza ekitaldien irudiak ikusi daitezke bideo honetan. Hasieran, dantzariak desfilean ikus daitezke, ikurrina handia astinduz. Dantzarien segizioan kotilungorriak ere ikus daitezke, eta irudi bereziak dira hauek, honelako ekitaldi bakunetan iraun baitzuten kontilungorriek XX. mendearen erdialdean. Kongresuaren sarreran dantzari batek aurreskua dantzatu zuela ikusi daiteke eta ondoren berriz kalejirako irudiak ageri dira. Ondotik, Biarritzeko errubi zelaian ikus ditzakegu dantzariak, taldeko argazkiak ateratzen eta ondoren dantzan. Dantza-jauziak, makil txikiena, Zuberoako maskaradetako aitzindarien dantzak, arku-dantza, banangoa eta agintariena ikus daitezke.

Testuinguru oso zailean antolatu zen kongresua Biarritzen 1948. urtean. Eusko Ikaskuntza deseginda zegoen penintsulan eta bere kide asko erbesteratuak zeuden. Hegoaldean Espainiako Gerra Zibila eta Iparraldean Bigarren Mundu Gerra bukatuta, gerraoste ilunean, euskal kultura ilunpetara kondenatua aurkitzen zen. Irudiak: Antonio de Intxausti. Eusko Ikaskuntza, Euskadiko filmoteka, Maritzuli konpainia. Dantzak Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuan, Biarritz, 1948-09.

 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2020/04/01 10:19
Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/[…]/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, Emilio Xabier Dueñasek abisatu digun moduan, irudien kalitatea hobea da, baina 3:22 minututik aurrerako irudiak horizontalki iraulita daude. Dantzariak alderantziz dabiltza, txistua eskumarekin jotzen ageri dira, normalki alderantziz jotzen dutenean , xirulari zuberotarrak ezkerrarekin, entseinariak ezkerrarekin darama bandera, puntu guztiak ezkerrarekin hasten dituzte, alborako mugimendu guztiak ezkerrera hasten dituzte...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.