Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Berriz: San Pedro 1989 dantzari-dantza

Dokumentuaren akzioak

Berriz: San Pedro 1989 dantzari-dantza

2018/07/02 08:50

Berrizen orain dela 29 urte dantzatu zuten dantzari-dantza dugu irudietan. Gaur Santa Isabel eguna, dantzari-dantza dantzatuko dute goizean eta arratsaldean Berrizen. San Pedro eta Santa Isabel egunean dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen dituzte Berrizko dantzariek. Egun bakoitzean bi aldiz eskaintzen dute saioa dantzariek; lehenengoa eguerdian meza ondorenean eta bigarrena arratsaldeko 20:00etan. Irudietan 1989ko San Pedro egunean Ikerfolk elkarteak grabatutako dantzari-dantza dugu, dantzari-dantza osoa dantzatzen dute dantzariek. Hauek zatiak:

  • Agintariena
  • Zortzinangoa
  • Ezpata joko txikia
  • Banangoa
  • Binangoa
  • Ezpata joko nagusia
  • Launangoa
  • Makil jokoa
  • Txotxongilo

Txistua eta danbolinarekin Alejandro Aldekoa ari da eta atabalarekin bere seme German Aldekoa. Irudiak: Ikerfolk. San Pedro eguneko erregelak, Berriz, 1989-06-29.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.