Berriz eta Garaiko nagusiak: erregelak eta jota 1986

Berriz eta Garaiko adineko hainbat dantzari erregelak eta jotak dantzatzen ikus daitezke Galdakaoako Andra Mari dantzari taldeak sareratu duen bideo honetan. Orain 25 urtetik gora, 1986ko irailaren 14an Galdakao herriko jaietako egun nagusian, Santa Kurutz egunean, Berrizko eta Garaiko "dantzari zaharrak" erregelak dantzatzen jarri zituen Andra Mari dantzari taldeak. Bideo honetan dantzari hauek ikusi daitezke: Leandro Gorrotxategi "Zapaterue" (Berriz), Berrojalbiz (Berriz), Victor "Deskarga" (Berriz), Sabino Ibabe "Metxas" (Garai), eta Oregi anaiak (Garai). Txistularia German Aldekoa berriztarra. Galdakao, Andra Mari dantzari taldea, 1986-09-14.

Oier Araolaza
Oier Araolaza
2012/10/29 16:10

Irudi hauek izugarrizko altxorra dira. Badago zer ikasia. Mila mila esker Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari grabazio hauek egiteagatik eta ondoren, denon esku jartzeagatik. Zenbaitek uste dute horrelako grabazioak gordeta izanik "garrantzitsuago" direla, baina errotik erratzen ari dira. Euskal kulturaren ondarea dira irudi hauek, eta horiek jaso, gorde eta zabaldu dituztenekin zorretan geratzen gara. Biba zuek!

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2012/11/04 20:13

Ikaragarria! Nahiko nuke nikere adin horretan hola dantzatzeko gai izatea. Mila esker Andramarikoei!