Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Balleta

Dokumentuaren akzioak

Balleta

Ion Agirretxe eta Cristina Casa: Artifact Suite

Ion Aguirretxe eta Cristina Casa dantzariek Artifact Suite ballet ikuskizunean eszenaratzen duten bikote-dantza dugu bideo honetan. Espainiako dantza konpainia nazionalak dantzatutako Artifact Suiteko irudiak dira honakoak; William Forsythe koreografoaren Artifact balletaren bertsio bat da. Balleta pas de deux eder batekin irekitzen da konpainiako gainerako hogeita hamar dantzariz inguratuta. Koreografia: William Forsythe. Musika: 1. zatia: Johan Sebastian Bach, Nathan Milsteinek interpretatua. 2. zatia: Eva Crossman-Hecht, Margot Kazimirskaek interpretatua. Irudiak: Espainiako dantza konpainia nazionala. Ion Agirretxe eta Cristina Casa, Artifact, 2019. 

Dokumentuaren akzioak