Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Baigorri: Libertimendua 2023

Dokumentuaren akzioak

Baigorri: Libertimendua 2023

2023/03/15 08:10

Libertimendua plazaratu dute baigorriarrek martxoaren 5ean; Arrola dantza taldeko bolantak dantzan, zirtzilak kritika mingainean ikuslea irriarazten eta Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy bertsolariak Baigorriko Gaineko plazan gertatua kontatzen. Bolant-dantzari guztiak berdin jantzita plazaratu dira, zapurrak, makilariak, banderariek eta andereek irekitako bidetik. Ordu eta erdi pasako emanaldian, bertsoa eta antzerkiarekin tartekatuta eta taldeko musikarien doinuekin, martxak eta bolant-dantza, hainbat jauzi (alemanak, xoxuarena, gabota, euskaldunak, sorginak), sorkuntza propioak eta dantza-korda plazaratu dituzte bolant-dantzariek. Libertimendua, Baigorri, 2023-03-05.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.