Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Asier Zabaleta: Joan zaretenei adio

Dokumentuaren akzioak

Asier Zabaleta: Joan zaretenei adio

2013/11/21 10:05

"Joan zaretenei, adio”, Euskal Herriak azken 40 urteetan bizi izan duen gatazkaren ondorioz, bizitza galdu duten pertsona guztiei zuzenduriko agur samina da. Aurreskuan -erreberentzia moduan dantzatzen den euskal dantza tradizionalean- oinarrituta, lan honek, denboraldi luze honetan, bizitza lapurtu zaien pertsona guztiei egin nahi die ohore. Aurreskuari begirada garaikide bat, bai musikalki eta bai koreografikoki, gertatutakoa gogoratzeko, inoiz berriz gertatu ez dadin. Koldo Mitxelena Kulturuneko 20. urteko ospakizunean Ertza konpainiako Asier Zabaletak eskainitako saioa da  honako hau. Asier Zabaleta: Joan zaretenei adio, Youtube, GipuzkoaKultura, Donostia, 2013-11-13.

Etiketak
garaikidea
koldo-mitxelena-kulturunea
donostia
asier-zabaleta
joan-zaretenei-adio
ertza
2013

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.