Dokumentuaren akzioak
Arizkun: San Joan 2014 Añoar-xume
San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzan plazan, eguerdian. Honakoan Añarxume, Añoar-xume edo Añuar-xume mutil-dantza ageri dira dantzatzen arizkundarrak.
Bederatzi zati edo buelta ditu Añoar xume mutil-dantzak. Zati bakoitzean hiru aldiz markatzen dira puntuak. Batetik bostera, eskilaran gora eta behera dantzatzen dira puntuak: lehen bueltan bakarra, bigarrenean bi puntu, hirugarrenean hiru, laugarrenean lau, bosgarrenean bost, seigarrenean lau, zazpigarrenean hiru, zortzigarrenean bi eta bederatzigarrenean bakarra berriz. Hona hemen Añoar Xume dantzatzeko Arizkunen erabili ohi den urrats segida, Larraldetarrek proposatutako izenekin:
Puntu bat (Lehen aldian soilik, hortik aurrera zati bakoitza ondoko urratsean, ebatsi urratsean hasten da).
Ebatsi
Osua bixi
Ebatsi
Puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1)
Ebatsi
Osua bixi
Ebatsi
Puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1)
Ebatsi
Osua bixi
Ebatsi
Aintzinet pasa
Ezker batekin (9. bueltan ezker hirurekin)
Gibelat pasa
Eskuin batekin
Puntu (1, 2, 3, 4, 5, 4, 3, 2, 1)
Añoar-xume mutil-dantza Arizkungo San Joan egunean. Irudiak: Eire Vila. Arizkun, 2014-06-24.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak