Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Arizkun: Inauteriak 2020 sagar-dantza

Dokumentuaren akzioak

Arizkun: Inauteriak 2020 sagar-dantza

2020/03/11 12:45

Goizean zehar sagar-dantzariak kalez kale ibiltzen dira inaute asteartez Arizkunen. Goizeko 11:00etan irten dira kalera eta herriko hainbat txokotan geldialdiak egin dituzte sagar-dantza dantzatzeko. Sagardo tragoxka egin eta hurrengo kalera abiatu ohi dira. Jon Zubiri sagar-dantzariak azaldu digu festa eguna. Eguerdirako hainbat mozorro gerturatu zaizkie sagar-dantzariei eta horien lana bukatuta hartza agertu da.

Bost urte dira dantzan hasi zela Zubiri. Urtero laukote bolondresa irteten da dantzara. Patxi Larralde musikariarekin ikasten dituzte dantzak. Aurten Ane Karrikaburu, Oier Neol eta Uxue Mugiro izan ditu lagun. Patxi Larralde, Joseba Indabere, Eki Angebin, Xabi Durruti eta Ander Barrenetxea musikariei jarraituz ibili dira. Irudiak: Amaiur Aristi. Inauteriak, sagar-dantza, Arizkun 2020-02-25.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.