Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Arizkun 2018: Billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine

Dokumentuaren akzioak

Arizkun 2018: Billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine

2018/11/19 12:20

Baztandarrak Dantza Eskolako dantzariak mutil-dantzak dantzatzen Arizkungo plazan. Aunitz urtez-ekin sartzen dira eta billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine dantzatzen ditzute.  Musikariak: Patxi Larralde (txistua eta danbolina), Eki Angevin (txistua eta danbolina), Joseba Indabere (silbotea) eta Edu Laborra (atabala).

Dantza-jauzietan ez bezala, mutil-dantzetan  tradizionalki ez da ohikoa izan urratsak izendatzea eta dantzan ez dira aurreratzen dantzariek jarrai ditzaten. Mutil-dantzetan urratsak buruz jakiten dituzte dantzariek eta inork markatu gabe dantatzen dira. Hala ere, irakasteko zenbait irakaslek eta zenbait eskoletan izen batzuk sortzen eta erabiltzen joan dira. Mutil-dantza haueri dagokien ondoko urrats-segida Larraldetarrek erabili izan dutenean oinarrituta dago neurri handi batean.

Billantziko txiki
Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)

Billantziko zaharra (Billantziko txikiaren itzulia)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin (Bitan)
Aitzinet pasa

(Billantziko txiki eta billantziko zaharra, osoak bi aldiz)

Zahar-dantza
Erdizke batekin - Ebatsi (Bitan)
Aitzinet pasa - Ezker - Ebatsi (Bitan)
(Osoa bitan)

Mando zaharraine
Aitzinet pasa - Ezker - Gibelat pasa - Eskuin
Aitzinet pasa - Ezker Batekin - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)
Salto bat (Bitan)
(Osoa bitan)

Billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine. Irudiak: Baztandarrak Dantza Eskola. Arizkun, 2018-10-28.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.