Dokumentuaren akzioak
Añorga: Karmen eguna 2018 uztai-txiki eta brokel-dantza
Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzariak uztai-txiki eta brokel-dantza ari dira dantzatzen Karmen egunean. 2009an ekin zioten berriz ere ezpata-dantza eta brokel-dantzaren ziklo osoa Karmen egunean egiteari. Ordutik, urtero egin dute uztailaren 16an, eta zikloko dantza bakoitzean kapitaina aldatzen dute. Belaunaldi askoko dantzariek osatzen dute dantzarien tropela. Horren erakusgarri dira irudiotako bi kapitainak: Maider Unanueren (uztai-txiki) eta Jokin Otamendiren (brokel-dantza) artean hogeita bost urteko aldea dago. Jokin Otamendi urte luzez izan zen Añorgako dantza-maisua, eta egun haren ikasle izandako Egoitz Irazabalbeitiak prestatzen ditu dantzariak, 2012 urtetik. Irudiak: Beñat Urrutia. Añorga, Karmen eguna, uztai-txiki eta brokel-dantza, 2018-07-16.
Dokumentuaren akzioak