Angelu: Kabalkadak 2026
Angeluarrak dantza taldearen 60. urteurrenaren kari, Kabalkadak antolatu dituzte irailaren 20an eta 26an, Lapurdiko kostaldeko hirian. Kabalkadak ohikoak dira Lapurdi eta Nafarroa Behereko barnekaldean, horregatik arreta berezia piztu du Angeluko hitzorduak. Prestaketa prozesuan 300 pertsona baino gehiago bildu dira, 16 eta 85 urte bitartekoak, dantzariak —190—, musikariak, antzezleak, jostunak eta beste hainbat laguntzaile barne. Zirtzilek jorratutako gaien artean, etxebizizaren arazoa, euskararen egoera hirian, ika-mika politikoak eta beste. Bolantek eta Kaskarotek Azkaindarrak, Kontra-dantzak, Makilariarena, Makila-txiki, Dantza-luzea eta Muxikoak dantzatu dituzte besteren artean. 2002an eman zituzten Kabalkadak azkenekoz Angelun eta aurtengo proiektua komunitatea trinkotu eta euskara sustatzeko erabili nahi izan dute antolatzaileek. Irudiak: Aritz Ibañez. Kabalkadak, Angelu, 2026-09-20.
https://dantzan.eus/bideoak/angelu-kabalkadak-2026
https://dantzan.eus/bideoak/angelu-kabalkadak-2026/@@images/image-1200-4e4cb377ff0e4c2acef9cdf61173162b.png
Angelu: Kabalkadak 2026
Angeluarrak dantza taldearen 60. urteurrenaren kari, Kabalkadak antolatu dituzte irailaren 20an eta 26an, Lapurdiko kostaldeko hirian. Kabalkadak ohikoak dira Lapurdi eta Nafarroa Behereko barnekaldean, horregatik arreta berezia piztu du Angeluko hitzorduak. Prestaketa prozesuan 300 pertsona baino gehiago bildu dira, 16 eta 85 urte bitartekoak, dantzariak —190—, musikariak, antzezleak, jostunak eta beste hainbat laguntzaile barne. Zirtzilek jorratutako gaien artean, etxebizizaren arazoa, euskararen egoera hirian, ika-mika politikoak eta beste.
Bolantek eta Kaskarotek Azkaindarrak, Kontra-dantzak, Makilariarena, Makila-txiki, Dantza-luzea eta Muxikoak dantzatu dituzte besteren artean. 2002an eman zituzten Kabalkadak azkenekoz Angelun eta aurtengo proiektua komunitatea trinkotu eta euskara sustatzeko erabili nahi izan dute antolatzaileek.
Irudiak: Aritz Ibañez. Kabalkadak, Angelu, 2026-09-20.
Itsatsi bideo hau zure webgunean