Dokumentuaren akzioak
Galdakaoko Andra Mari "Con la Calle a cuestas" programan
ETB2ko Con la Calle a cuestas programan gure herrietan egiten diren dantza mota desberdinei begira jarri dira. Txitxarrillo dantzaldiak, flamenkoa eta euskal erromeriak agertu dira programan. Honako zati honetan euskal dantzaren adibide moduan, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen eskutik Santa Krutz festara hurbildu dira. Festetako ikuskizuneko prestaketak, emanaldia eta ondorengo uneak jasotzen dira irudiotan. Alberto de Felipe, Kepa Artetxe, Kepa Ajuria, Garazi Azurmendi, Jon Eguskiza edota Koldo Telleria, Andra Mariko kideek, eguneroko jardunaren eta taldearen historia eta bilakaeraren inguruko kontuak kontatzen dituzte. ETB2, Con la calle a cuestas, Bailoteo, Andra Mari dantza taldea, Santa Kruz eguna, 2017-09-14.
Dokumentuaren akzioak