Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Andoain: Axeri-dantza 2015 soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Andoain: Axeri-dantza 2015 soka-dantza

2015/07/15 09:50

San Juan egunean, axeri-dantzaren bigarren zatia izan ohi da axerien soka-dantza Andoainen. 2000. urtetik emakume eta gizonek elkarrekin egiten dute axeri-dantza Andoainen, eta 2012. urtetik soka-dantzan ere elkarrekin ateratzen dira, soka bakarrean dantzatuz jantzi eta genero bereizketarik gabe. Beterriko soka-dantzetan ohikoa den eskema jarraitzen dute Andoaingo axeri-dantzariek ere: desafioa dantzatzen dute lehenengo aurrendariak eta azkendariak, ondoren zubiak egin eta zortzikoa edo axeri-dantza dantzatzen dute blusa gorri guztiek txandaka. Hau amaituta sokara gonbidatuak ekarri eta San Juan doinua dantzatzen diete aurreskuak eta atzeskuak, gerora dantzarien artean gonbidatu gehiago sartu eta fandango, arin-arin eta kalejirarekin bukatzeko. Irudiak: Eire Vila. Andoain, Axeri-dantza, soka-dantza. 2015-06-24.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.