Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Anberes: Antwerpen-eko helduen ezpata-dantza 2019

Dokumentuaren akzioak

Anberes: Antwerpen-eko helduen ezpata-dantza 2019

2019/06/04 10:23

Anberesko Lange Wapper dantza taldeko ezpata-dantzari helduenen dantza irudiak jaso ditugu bideo honetan. Anberes hiriko ezpata-dantzak 50 urte bete ditu aurten. Orain dela mende erdi, Renaat Van Craenenbroeck (1937-2001) ezpata-dantzen ikertzaile eta sustatzaileak 1979an Antwerpeneko ezpata-dantza sortu zuen Lange Wapper dantza taldearekin eta ordutik urtero dantzatzen da garizuma erdian. Hasiera batean ezpata-dantza bakarra ateratzen zen, baina egun, lau dira Anberesko Lange Wapper taldeak kaleratzen dituen ezpata-dantzak: gizonezkoena, emakumezkoena, gaztetxoena eta gizon helduena. Azken hori da bideo honetan ageri zaiguna. Urteurren borobila ospatzeko, aurtengo ezpata-dantzaren jaira, bertako lau ezpata-dantzekin batera dantzatzera Europako beste hainbat ezpata-dantzari talde gonbidatu dituzte. Martxoko azken asteburuan ospatu da jaia eta jaialdiko azken egunean Anberesko katedral aurrean dantzatu dute talde denek. Kasu honetan, Anberesko helduen taldeko bost ezpata-dantzari eta kapitaina ari dira dantzan. Musikaririk gabe, dantza-gidariaren zintzarrien eta dantzariek oinetan daramatzaten eskalapoien soinua da entzuten duguna. Aurrena, bakoitzak ezpata bana hartuta buruzagia agurtu eta bere inguruan hainbat desplazamendu egiten dituzte. Ondoren, eskuineko eskuarekin ezpata heldulekutik helduta eta ezkerrekoarekin alboko kidearen ezpataren punta eutsita hasten dira mugitzen eta figura eta zubiak osatzen. Azkenik, Europako ezpata-dantza askotan ageri zaigun arrosa osatuta amaitzen dute dantza. Irudiak: Eire Vila. Lange Wapper, helduen ezpata-dantza, Anberes, 2019-03-31.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.