Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze: Kabalkada 1989 kontra-dantzak 2

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze: Kabalkada 1989 kontra-dantzak 2

2019/04/17 12:05

Burgaintzi taldekoak ageri zaizkigu 1989an Aiziritzen eman zuten kabalkadan kontra-dantzak dantzatzen. Dantza taldeko dantzariez gain, momentu batean, bikote heldu bat ere dantzara ateratzen da. Izan ere, Burgaintzi dantza taldekoek Kabalkadako hainbat dantza Amikuzeko dantzari helduen laguntzaz prestatu zituzten. Kabalkada apirilaren 12an eman zuten eta hilabetetxo bat lehenago Aiziritze inguruetako dantzari helduak elkartu eta jauziak eta beste zenbait dantza egiten aritu ziren. Prestaketetako eta Kabalkadako irudiak jaso zituen Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak. Bideo honetan jasotako irudietan kontra-dantzak ageri zaizkigu, guztira bost dantzatzen dituzte. Dantzez gain, hartza ere ikus dezakegu Aiziritzeko frontoian dantzariak zirikatzen. Irudiak: Claude Iruretagoiena, Kabalkada, Aiziritze, 1989-02-12.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.