Aberria: Victor Olaeta 1961

2012/10/08

"Aberria" Gotzon Elortzak 1961ean zuzendutako filme labur (15 minutu) dokumentala da. Euskarazko zine dokumentala egiten aitzindaria izan zen Gotzon Elortza. "Aberria" izeneko dokumentalean Victor Olaeta ageri da aurreskua dantzatzen. Irudi horiek bildu ditugu hona. Victorren aitak, Segundo Olaetak, eragin handia izan zuen Bizkaiko aurreskuaren bilakaeran. Aberria grabatu zenean 39 urte zituen Victor-ek. Gotzon Elorza: Aberria (1961).

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu