Barkoxe 2006 Etxekopar eta Keheille Zuberoako dantzakeraz
Guilcher familiak euskal dantzaz egindako ikerketak eta ondare-bilketak ezagutzera eman eta goraipatzeko jardunaldia ospatu zen 2006ko San Martin egunez Barkoxen. Mone Guilcherek guraso Helene eta Jean-Michel-ek egindako filmaketak erakutsi zituen, eta besteak beste, Mixel Etxekopar eta Patrik Keheillek "Kanpo"-k Zuberoako dantza-jauzien sistemaz eta dantzakeraz hitzaldia, adibide praktikoekin osatua eskaini zuten. Kanpok dantza-jauzietan Zuberoako maneran dantzatzeko erregelak azaldu zituen, hala nola puntuak zerratzearen garrantzia eta ixte hori beti aitzina, aurrera egiteko araua. Irudiak: Iñaki Zugasti - Dantzan cc-by-sa. Zuberoako dantzakeraz, Mixel Etxekopar eta Patrick Keheille "Kanpo", Barkoxe, 2006-11-11.
https://dantzan.eus/bideoak/Barkoxe-2006-Etxekopar-Keheille-Zuberoako-dantzakeraz
https://dantzan.eus/bideoak/Barkoxe-2006-Etxekopar-Keheille-Zuberoako-dantzakeraz/@@images/image-1200-488195a31e011729354354a472fb37af.png
Barkoxe 2006 Etxekopar eta Keheille Zuberoako dantzakeraz
Guilcher familiak euskal dantzaz egindako ikerketak eta ondare-bilketak ezagutzera eman eta goraipatzeko jardunaldia ospatu zen 2006ko San Martin egunez Barkoxen. Mone Guilcherek guraso Helene eta Jean-Michel-ek egindako filmaketak erakutsi zituen, eta besteak beste, Mixel Etxekopar eta Patrik Keheillek "Kanpo"-k Zuberoako dantza-jauzien sistemaz eta dantzakeraz hitzaldia, adibide praktikoekin osatua eskaini zuten. Kanpok dantza-jauzietan Zuberoako maneran dantzatzeko erregelak azaldu zituen, hala nola puntuak zerratzearen garrantzia eta ixte hori beti aitzina, aurrera egiteko araua. Irudiak: Iñaki Zugasti - Dantzan cc-by-sa. Zuberoako dantzakeraz, Mixel Etxekopar eta Patrick Keheille "Kanpo", Barkoxe, 2006-11-11.
Itsatsi bideo hau zure webgunean